XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHEN AGERRALDIA

ILUNPETATIK poliki-poliki koloretako beira-gaztelua agertzen da munduaren gailurrean.

Areto handi bat.

Goizeko eguzkiak bristadak jaurtitzen ditu horma eta zutabe gardenetan zehar.

Eli printzesa ohezerudun ohe handi batean dago lo.

Hitzaurreko neska atzeratua hamasei edo hogei urteko neskatila oso polit bihurtu da.

Dontzeilak soineko miresgarri batekin sartzen dira ireki gortinak eta iratzarri egiten dute printzesa.

Eli jaiki eta ondoren garbitu egiten dute, usain gozozko urez, jantzi, orraztu eta apaindu egiten dute.

Azkenik koroa distiratsua ezartzen diote.

ELI:


Egun berriari jantzi berri!
Jolaserako moduan jarri
Ene mirabe mutu,
gaur egiteko zer dugu?
Bizitza osoa dut jolas,
beti atseginezko solas,